Aurtengo Euskal Herriko Itzuliaren bigarren etapa Leitzatik abiatuko da, apirilaren 5ean, eta horren harira, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Leitzako Udalak, Aurrera Kirol Elkarteak eta Leitzako Anikote kiroldegiak. Horien bueltan eginen dute ostiraleko aurkezpena.
Horrez gain, martxoaren 28an mahai ingurua antolatu dute Herri Aretoan, 19:00etan, eta apirilaren 2an haurrentzako ekintzak eginen dituzte, 11:30ean. Apirilaren 5ean 12:00etan hasiko da Leitza eta Viana lotuko dituen Itzuliko bigarren etapa.