Mallorcako Galatzó Trail lasterketa irabazi du Leire Baraibar aresoarrak

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 15a, 18:00
Leire Baraibar (eskuinetik hasita laugarrena) lasterketa irabazi berritan saria jasotzen. Irudia: Galatzó Trail.

Sasoi bikainean dabil Leire Baraibar aresoko korrikalaria. Kobaz Koba Trail eta Negu Trail lasterketak irabazi ondoren, asteburuan Mallorcako Alviá herian jokatutako Galatzó Trail lasterketa irabazi du.

Igandean jokatu zen lasterketa, eta 43 kilometroko distantzian txapela eskuratu zuen. Aresoarrak bost ordu eta bost segundu behar izan zituen 43 kilometroko eta 4.474 metroko desnibela zuen ibilbidea osatzeko. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun