LABek argitaratu duen oharrean azpimarratzen duenez, «onartutako proposamena blindatuta dago Rajoyren erreformaren aurrean». Gainerako lorpen nagusiak hauek dira:
Soldata igoerak:
- 2021 500€
- 2022 KPI (%6,5)
- 2023 KPI. Baina KPI % 6,5etik behera geratuko balitz:
▪ KPI 2022 < %3 1.000 € bermea
▪ %3 <KPI 2022<%4,5; 2022ko KPI +%2,5
▪ 2022ko KPI >%4,5; 2022ko KPI
Orduen murrizketa:
- 12 orduko lanaldi-murrizketa jasotzen du akordioak, 4 ordu 2022rako eta 8 ordu 2023rako.
2021: 1.704 ordu.
2022: 1.700 ordu.
2023: 1.692 ordu.
Gainerako lorpenak:
- ABLE Aldi Baterako Lan Enpresen muga absentismo-portzentajera eta oporretara mugatzen da. Nolanahi ere, ABLE bidezko kontratazio hori ezin izanen da 6 hilabetetik gorakoa izan.
- Gizon eta emakumeen arteko soldata arrakala murritzen da 1.1 kategoria kenduta. Emakume langile gehienak kategoria horretan zeuden eta goragoko kategoria batera pasatuko dituzte.
- Lizentziak eta horien erabilpena hobetzen dira.
- Ultra-aktibitatea jasotzen du; hitzarmena indarrean egonen da beste bat izan arte.
Hurrengo egunetan LABeko ordezkariak aurreakordioaren erredakzioan sartuko dira buru-belarri, adostutakoa errespeta dadin.
LABek borroka honetan parte hartu duten pertsona guztiak zoriondu nahi ditu; bai langileak eta baita Leitzako herri osoa ere. «Guztion esfortzurik gabe ezinezkoa izanen zen halako akordioa erdiestea. 22 eguneko grebak, alegia langile borrokak, lortu du akordioa aurrera ateratzea. Testuinguru konplexu batean, garai hauetan lortutako akordio hau eta erabilitako moldeak erreferentzia izan behar dira Nafarroako langile guztientzat. Enegarren aldiz frogatu da borrokak merezi duela» gaineratu du sindikatuak.