Haurrentzako masaje tailerra antolatu dute Leitzan

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 13a, 08:00

0 eta 12 urte bitarteko haurrentzako masaje tailerra antolatu du Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko Adin txikikoen Tratu Onen Sareak. Martxoan eta apirilean doako lau saio eginen dituzte eta interesatuek martxoaren 23rako eman beharko dute izena.

Umeei masajeak ematen ikasteaz gain, beraiekin denbora gustura pasatzea da tailerraren helburua eta bide batez, beraien zainketari eta heziketari buruzko gaiak, zalantzak eta kezkak partekatu nahi dituzte. 

Lau saio eginen dituzte: martxoaren 25ean 10:00etatik 11:00etara eginen dute lehenbiziko saioa; bigarrena martxoaren 31n, 10:00etatik 11:00etara; apirilaren 6an 12:30etik 13:30era bilduko dira eta apirilaren 8an 10:00etatik 11:00etara.

Leitzako udaletxeko lehenbiziko solairuan izanen da eta izena martxoaren 23rako eman beharko da. Izen-ematea eta informazio gehiagorako osasun etxera (948 51 08 00) edo gizarte zerbitzuetara (948 51 08 40) deitu behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun