Martxoan aitzurrak eta palak hartu eta mendiak biziberritzeko hitzordua izaten dute aresoarrek. Aurten ere ez dute hutsik egin eta Guraso Elkarteak antolatuta, martxoaren 9an egin zuten zuhaitz landaketa. Plaza zaharrean elkartu ziren 16:20an eta handik Eluseder ingurura igo ziren. Gogoz ekin zioten lanari eta denen artean 60 haritz landatu zituzten. Lanak bukatuta herrira jeitsi eta ongi irabazitako arratsaldekoa izan zuten.
Argazkiak: Ane Urreta, Bea Muro eta Maitane Elustondo
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.