M8 Emakumearen Nazioarteko Eguna 2022

Antolakuntza feminista aldarrikatu dute Leitzan egindako manifestazioan

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 9a, 11:30

Lañaidek Leitzako neska* gazteen taldeak deituta, manifestazioa egin zuten atzo arratsaldean Leitzako kaleetan barna. Zapaltzen gaituen sistemari sua, antolakuntza feminista gure garra! lelopean hainbat herritarrek bat egin zuten mobilizazioarekin.    Argazkiak: Saioa Sagastibeltza, Ainara Saralegi eta Amaia Paz.

Emakumearen Nazioarteko Egunaren bueltan, ziklo feminista antolatu dute Leitzan. Larunbatean, zoru pelbikoa lantzeko tailerra egitekoa zuten, eta atzoko manifestazioaren ondoren, gaur, asteazkena, autodefentsa feminista tailerra eginen dute, 16:00etatik 20:00etara, eskolako gimnasioan. Lañaidek taldeak antolatu du eta izen-ematea martxoaren 7an bukatzekoa zen.

Igandean, berriz, Kasilda, bukatzen ez den sua antzerkia izanen da Herri Aretoan, 19:00etan, udalak antolatua. Sarrerak 45 minutu lehenago leihatilan salduko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun