Mutiletan bost bikote hauek ariko dira: Mikel Huizi eta Andoni Larralde; Joseba Apezetxea eta Eneko Apezetxea; Patxi Iribarren eta Eneko Iturgoien; Xabi Zugarramurdi eta Iker Miranda; eta Fernando Goia eta Ibai Zugarramurdi.
Ligaxkan bikote guztiak denen kontra ariko dira. Horien artean, finalerdietan, aurreneko bikoteak laugarrenaren kontra jokatuko du eta bigarrenak hirugarrenaren kontra. Hortik erabakiko dute zein ariko den finalean.
Nesketan Marijo Etxeberria, Uxuri Perurena, Gorane Zabala eta Leire Iribarren apuntatu dira. Elkarren artean nahastuko jokatuko dituzte hasierako partidak, guztiak binaka. Finala jokatzeko, berriz, bikoterik parekatuenak osatuko dituzte.
Asteazkeneko partidak
Asteazkeneko lehenbiziko partida neskek jokatuko dute, 18:00etan: M. Etxeberria eta G. Zabala, U. Perurena eta L. Iribarrenen aurka ariko dira.
Bigarren eta hirugarren partidak mutilek jokatuko dituzte. 18:30ean P. Iribarren eta E. Iturgoien, F. Goia eta I. Zugarramurdiren aurka ariko dira. 19:00etan, berriz, X. Zugarramurdik eta I. Mirandak, M. Huizi eta A. Larralde izanen dituzte kontrario.