'Harri minak' antzerki emanaldia igandean Leitzako Herri Aretoan

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 3a, 17:00

Zuberoako Bonbon Beltz antzerki konpainiak, 'Harri Minak' antzezlana taularatuko du Leitzako Herri Aretoan igandean 19:00etan. Udalbiltzaren Geuretik Sortuak programaren barnean sortu du konpainiak antzezlana. Sarrerak 45 minutu lehenagotik jarriko dituzte salgai aretoko leihatilan zortzi eurotan

Sinopsia

Bizitza bi zuloen artean dirau: Zulo batetik gatoz, zulora goaz. Bi arrakalen tartea. Hutsuneak bete nahian igarotzen dugun tartea. Harriko zuloa, herriko zauria.

Ekin ta ekin, tirita jarri ta jarri. Zauria dago hor, baina… –dio orbainak.

Zuloak harriari min ematen al dio?

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun