'Scream' eta 'Mendiak 1976' pelikulak ikusgai larunbatean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 3a, 14:00

'Mendiak 1976' pelikularen fotograma bat

Larunbatean zinemaz gozatzeko aukera izanen da Leitzako Herri Aretoan. 16:30ean, 'Scream' pelikula pantailaratuko dute, 16 urtetik gorakoentzako. Eta 19:00etan 'Mendiak 1976' ikusteko aukera izanen da 12 urtetik gorakoentzako. 

Pelikula bakoitzaren pase bakarra izanen da. Aurreneko filma ikusteko 4,5 euro ordaindu beharko dira, eta bigarrena ikusteko, euro bat. Sarerak aretoko lehiatilan salduko dituzte 45 minutu lehenagotik. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun