Ikastaroak denera lau saio praktiko eta lau teoriko izango ditu, eta asteburu honetan izanen da lehena. Ostiralean, martxoaren 11n zati teorikoa landuko dute 16:00etatik 19:00etara Lekunberriko Plazaolaren partzuergoan. Larunbatean, martxoaren 12an, aldiz, inausketa saio praktikoa egingo dute Leitzako Basakabiko Tardo baserrian.
Martxokoa izanen da lehen saioa eta ondoren apirilaren 8an eta 9an gaitzen osasun kudeaketa landuko dute, ekainaren 10ean eta 11n mahaiko sagar eta sagarrondoei buruz ariko dira eta irailaren 30ean eta urriaren 1ean uzta eta uzta ondorenaz.
Ikastaroaren helburuetako bat bertan dauden sagastien kudeaketa lantzea da, kontsumo ohituretan eraginez.
Ikastaroan izena emateko esteka honen bidez egin daiteke.
Mendialdeko Elikadura Mahaia Cederna Garalur elkarteak, Habelartek, eskualdeko udalek eta Leitzeko Kontsumo taldeak osatzen dute eta kasu honetan Leitzako kultur taldearekin elkarlanean ere aritu dira ikastaroa antolatzen.