Goizuetako mozorroak baserrietan zebiltzan bitartean, kalean akelarrea irudikatu dute

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 28a, 19:15

Goizuetako karnabaletan ohikoa den bezala, inaute astelehenean mozorroak baserriz baserri ibili dira, aurten 70 lagun inguru. Bitartean, guraso elkarteak antolatuta, sekulako animazioa izan dute kalean. Aurtengo gaia Akelarrea zuten eta Felix Loiartek ateratako argazkietan ageri den bezala, umeek eta gurasoek giro paregabea zabaldu dute herriko txoko guztietara.

Eta bihar gehiago…

Martxoaren 1a, inaute asteartea: 

  • 09:00etan Mozorroen gosaria.
  • 09:30ean Mozorroak dantzan herriko kaleetan.
  • 14:30ean Mozorroen bazkaria. 
  • 17:30ean Zahagi dantza Motzanetik hasita.
  • 19:00etan Pantxo Balbuena musikariaren emanaldia.
  • 22:00etan Mozorroen afaria. 

Martxoaren 5a, larunbata, kontuen eguna:

  • 13:00ean poteoa Igandea txarangarekin.
  • 14:30ean Mozorroen bazkaria. 
  • 17:30ean Igandea txaranga herrian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun