Gaztetxoen zahagi dantzarekin hasi dira inauteriak Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2022ko otsailaren 28a

Atzo, igandean, hasi zituzten Goizuetako inauteriak, eta gaztetxoak izan ziren festari hasiera emateaz arduratu zirenak. Gaur, berriz, mozorroak baserriz baserri ibiliko dira eta herrian akelarrearen bueltan mozorrotuta ibiliko dira. Argazkiak: Felix Loiarte.

Gaur, goizean, mozorroak baserrietara abiatu dira eta ilunabarrera arte baserriz baserri ibiliko dira. Bitartean, herrian jarraituko du festak. Guraso Elkarteak akelarrea aukeratu du aurtengo gaitzat, eta 10:00etan plaza apaindu ondoren, 11:30ean kalejira eginen dute. 13:00etan salda eta txorizo egosia banatuko dute eta arratsaldean, 16:30ean, Lur eta Amets haurrentzako filma pantailaratuko dute.

18:00etan txokolate-jana izanen dute eta 18:30ean Garazi eta Gorka trikitilariak herrigunea alaituko dute. Ilunabarrean, mozorroei etorrera dultzaineroekin eginen diete. Azken orduan, beste hitzordu bat gehitu duten inauterietako egitaraura: 20:00etan su artifizialak ikusgai izanen dira Zubi Haundi ingurutik. 22:00etan, berriz, afaltzeko elkartuko dira mozorroak.

Asteartean gehiago

  • 09:00etan mozorroen gosaria.
  • 10:00etan mozorroak dantzan herriko kaleetan.
  • 14:30ean mozorroen bazkaria.
  • 17:30ean zahagi dantza Motzanetik hasita.
  • 19:00etan Pantxo Balbuena mexikarraren kantaldia.
  • 22:00etan mozorroen afaria.

Larunbata, martxoaren 5a

  • 13:00etan poteoa Igandea txarangarekin.
  • 14:30ean Mozorroen bazkaria.
  • 17:30etik aurrera Igandea txaranga herrian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun