Herri kirolekin lotura handia duen saga bateko kidea, Esteban Saralegiren alaba zen, Gabriel eta Nartxi aizkolarien (trafiko istripuan hila) eta Migeltxo harri-jasotzailearen arreba. Beste bi anaia nituen.
Kristina Saralegi emakume ekintzaile eta bizia izana da, baserriko lanak eta ganadua zaintzea azoketan eta jaietan taloak egin eta saltzearekin uztartu zituena, eta, 2020az geroztik, baita bere lantegian ontziratuak ere, berak sortutako Saralegi Taloak markaren bidez.
Urtero Donostiako santomasetan azokara eramaten zuten zerrama eta Iruñeko kaleetan Olentzerori laguntzen zioten animaliak hazten zituen. ETB1eko 'Baserria' lehiaketan ere parte hartu zuen berriki.