Ez da oraingoa Leitzan pediatria zerbitzua bermatzeko eskaria. Zerbitzuak gorabehera handiak izan ditu azken urteotan eta horri aterabidea bilatzeko, hainbat mobilizazio egin dituzte. Datorren astetik aurrera, ordea, Leitzako Osasun Zentroan pediatra izanen dela jakinarazi du Leitzako Udalak, eta gaineratu duenez, «epe luzera begira».
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.