Haurrentzako eta helduentzako patinaje ikastaroaren bigarren jardunaldia izanen dute Areson

Otsailean egin zuten lehena, eta martxoaren 5ean eginen dute Areson haurrentzako eta helduentzako patinaje ikastaroaren bigarren jardunaldia. 

Heldu den larunbatean, martxoaren 5ean, 12:30etik 13:30era izanen da ikastaroa eta bertan parte hartzeko aitzinetik izena eman behar da. Interesatuek martxoaren 2a baino lehen mezu bat idatzi beharko dute kirolmankomunitatea@gmail.com helbidera inskripzio-orria eskatzeko. 

Saio bakoitza ordaindu beharko da; sei euro eta erdi haurrentzako eta hamar euro helduentzako.

Eguraldi txarra bada bertan behera geldituko da jardunaldia. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun