Dena prest Binakako Eusko Label pilota txapelketaren final handirako

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 23a, 10:00

Bi finaletan ariko diren zortzi pilotariak, Azkoitiako udal ordezkariekin batera.

Igandean Azkoitian jokatuko diren finaletarako materiala aukeratu bidenabarkoan aurkezpena egin zuten astearte arratsaldean 

Datorren igandean jokatuko da Azkoitiko Gurea pilotalekuan Emakumezkoen binakako Eusko Label txapelketaren finala, eta protagonista izanen diren zortzi pilotariak Azkoitian izan ziren astearte arratsaldean materiala aukeratzen. Final nagusian Iturriaga leitzarra eta Egaña eta Zelaia-Lopez bikoteak lehiatuko dira. Promozio mailan, berriz, Rodriguez leitzarra eta Mondragon II.a, Santos eta Urrizaren kontra ariko dira.

Maila nagusiko finalistak zutik eta promozio mailakoak kokoriko.

Pilota aukeraketan eta igandeko finalen aurkezpenean bidelagun izan zituzten emakume pilotariek Javier Zubizarreta Azkoitiko alkatea eta Angel Martin Kiroletako zinegotzia.

Frontoiak emakumeenak ere badirela erakusteko jaio zen Ados Pilota eta Emakumezkoen binakako Eusko Label txapelketa da emakume pilotari profesionalen klubak antolatu duen lehen txapelketa handia.Txapelketan punta-puntako pilotariek hartu dute parte. Lehen mailan zazpi bikote aritu dira eta promozio mailan, beste lau.

 

Sarrerak salgai

Finalerako sarrerak eros daitezke ondorengo loturan sartuta https://www.ticketself.com/event/bc817b8e/entradas-eusko-label-binakako-txapelketa-ados-pilota edota Azkoitiako udaletxean, Herritarren Arreta Bulegoan. Egunean bertan, leihatilan ere erosi ahalko dira sarrerak. Finalak zuzenean emanen ditu Euskal Telebistak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun