Inauteriak direla eta, aldaketak izanen dira Goizueta eta Hernani arteko autobus zerbitzuan

Ttipi-Ttapa 2022ko otsailaren 22a

Asteartean ez da egun osoan autobus zerbitzurik izanen.

Otsailaren 28tik martxoak 4ra bitartean aldaketak izanen dira Goizueta eta Hernani arteko autobus zerbitzuan. 

Egun horietan ondorengo ordutegia izango da:

  • Goizuetatik Hernanira 09:00etan eta 14:45ean aterako dira autobusak.
  • Hernanitik Goizuetara 12:00etan eta 19:00etan aterako dira autobusak. 

Martxoaren 1ean, asteartean, egun osoan ez da Goizueta-Hernani linearik izango. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun