Iberdrolak argindarra moztuko du bihar gauean Leitzako hainbat eremutan hobekuntza lanengatik

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 16a, 17:30

Iberdrolak Leitzako Udalari jakinarazi dioenez, sarearen hobekuntza lanak direla eta, argindarra etengo dute otsailaren 18ko 00:05etatik 04:00etara Elgoien 9 inguruan, Erasote auzoan eta Landako industrialdean. Gehitu dutenez, posible da argindarra aurreikusi baino lehen berrezartzea abisurik eman gabe. Informazio gehiagorako eskuragarri dago 900 171 171 telefono zenbakia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun