Larunbatean eta igandean zinema proiekzioak izanen dituzte Leitzako Herri aretoan. Bi pase eginen dituzte egun bakoitzean; 16:30ean, No way home ikusteko aukera izanen da 4,5 euroren truke. 19:00etan, Ilargi guztiak filma proiektatuko dute euskaraz eta 5,5 eurorengatik. Sarrerak leihatilan erosi ahal izanen dira 45 minutu aurretik.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.