Adur Etxezarreta eskiatzaileari omenaldi hunkigarria egin diote larunbat eguerdian aresoarrek eta Leitzako lagunek

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 12a, 12:30

Sorpresa handia aresoarrek eta bere kuadrillakoek (herrikoak eta Leitzakoak) Adur Etxezarretari gaur eman diotena. Hitzordua bazkaltzera joateko egina zuten baina, Adurrentzat ustekabean, omenaldi hunkigarri bihurtu da gaur eguerdian egin diotena. Eskiekin arkua egin diote, umeek dantzak, anaiak txapela eman dio, Joanes Illarregik bertsoa bota dio, lagunek hitz batzuk eta… Adurri hitza eman diotenean, «hau lotsa» atera zaio barrendik. Poz-pozik, eskerrak eman dizkie han bildutako guztiei. Ikusi argazkiak hemen behean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun