Adur Etxezarretak ez du olinpiar jokoetako bigarren proba bukatu

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 8a, 12:00

Super G-8 modalitateko proban parte hartu du gaur goizean Adur Etxezarreta eskiatzaile aresoarrak. Hasi eta berehala markatutako ibilbidetik atera da, eta ezin izan du proba bukatu. 

Bideoa: Eurosport.es

Atzo, aldiz, emaitza ona eskuratu zuen Etxezarretak. Jaitsiera proban hamazazpigarren postua eskuratu zuen, eta orain artean euskal herritar batek proba horretan inoiz egin duen denborarik onena izan zen Etxezarretak egindakoa.

Olinpiar Jokoetan egindako lanarekin pozik da aresoarra: «Egindakoaren balorazioa positiboa da. Atzoko emaitza positiboa eta oso ona izan ziren niretzat, eta uste dut egun hauetan maila onean eskiatzen aritu naizela. Munduko onenekin batera izan naiz, eta hori da etxera daramadana». 

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun