«Emakumeek egiten dituzten baserriko lanak, emakumeek egiten dituzten beste lan asko bezala, ezkutuan geratzen dira. Horregatik, lan hauek agerian utzi, zabaldu eta balioan jarri nahi izan ditugu egutegi hauen bidez», adierazi dute egutegiaren sustatzaileek.
Proiektua 2020 bukaeran hasi zen Leitzako, Aresoko, Goizuetako eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Berdintasun Programa, Cederna Garalur eta Leitza, Goizueta, Areso, Arano, Atetz, Basaburua, Imotz, Araitz, Larraun eta Lekunberriko emakumeekin.
Iaz, Rakel Rico argazkilariarekin atera zituzten sasoi bakoitzeko lanaren argazkiak, eta ondoren hauek egutegiko hilabete bakoitzean jaso dituzte.