Izen ematea Goizuetako Estankoan egin behar da osteguna baino lehen. Autoa eramateko boluntarioak behar dira, eta autoa emateko prest dagoenak izena emateko garaian bai paratu beharko du. Ondotik, mendi taldeko kideak jarriko dira berarekin harremanetan.
Irteerara musukoa eraman beharko da segurtasun neurriak mantendu ezin diren momentuetan erabiltzeko. Antolatzaileak ez dira gerta daitezkeen ezbeharrez kargu egingo.