Izan Bhutan ekimenak, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Adin Txikikoen Tratu Onen Sareak eta Goizuetako guraso elkarteak antolatu dute hitzaldia, Arremanitz kooperatibaren eskutik. 3-14 urte bitarteko haurren gurasoei dago zuzendua hitzaldia, ostegunean udaletxeko Ganbaran eginen dena 17:00etatik 19:00etara.
Saioan izena emateko azken eguna gaur da, eta eskuragarri daude horretarako 948 510 840 telefono zenbakia eta g.elkartea@hotmail.com helbidea. Honez gain, haurrentzako zaintza zerbitzua eskainiko dute hitzaldirako. Horretarako, izen-ematean haurren izen eta adina eman beharko da eta guraso baten telefono zenbakia eta posta elektronikoa.