Orain artean euskal herritar batek proba horretan inoiz egin duen denborarik onena da Etxezarretak egindakoa. Proba bukatu berritan egindako lanarekin pozik azaldu da Etxezarreta: «Pozik nago egindakoarekin, beharbada ez da aste honetan egin dudan jaitsiera onena izan, eta une batzuetan nahi baino gehiago kosta zait, baina jaitsiera garbia izan da. Elurra baldintza ikusgarrietan zegoen».
Bihar, Super G-8 proban parte hartuko du Etxezarretak, 04:00etan.