'Gurasoak eta seme-alabak pantaila aurrean' hitzaldia izanen da ostegunean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2022ko otsailaren 7a

Miren Ros Aiartzaguena hezitzaileak emanen du hitzaldia

Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Adin Txikikoen Tratu Onen Sareak eta Denok Bat guraso elkarteak antolatu dute hitzaldia, 3 eta 12 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendua. Leitzako Herri Aretoan izanen da, otsailaren 10ean 18:00etatik 20:00etara, Miren Ros Aiartzaguena hezitzailearen eskutik.

Bihar izanen da izena emateko azken eguna, eta horretarako eskuragarri paratu dituzte denokbatge@gmail.com helbidea eta 948 510 840 telefono zenbakia. Izena ematean gurasoen izen-abizenak eta dituzten haurren adinak zehaztea eskatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun