Adur Etxezarretak bigarren markarik hoberena lortu du jaitsiera probako entrenamenduan

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 3a, 19:00

Eskiatzaile aresoarra Neguko Olinpiar Jokoetan lehiatzen hastear da eta sasoian dagoela erakutsi du lehenbiziko entrenamenduan

Bideoa: eurosport.es

Otsailaren 4tik 20ra Pekinen eginen diren XXIV. Neguko Olinpiar Jokoetan parte hartuko du Adur Etxezarretak. Bi probatan lehiatuko da; jaitsiera proban otsailaren 6an eta Super G-8 proban otsailaren 8an. Lehenbiziko entrenamenduak hasi dituzte dagoeneko eta denbora bikaina lortu du aresoarrak jaitsiera proban (1:44:08), bigarrena Stefan Rogentin suitzarraren atzetik (1:44:00), 8 segundo-dezimako aldearekin besterik ez. Zorte on Olinpiadetan!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun