Bihar hasiko da Mendialdeko Binakako Pilota Txapelketa

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 3a, 14:00

Goizuetako Umore Ona pilota eskolako 15 pilotarik, Leitzako Aurrera pilota eskolako 38 pilotarik eta Larraun-Araxeseko 31 pilotarik eman dute izena txapelketan. Zerrenda horri seniorren mailakoak gehitu behar zaizkio, hortaz, 80 pilotaritik gora izanen dira denera txapelketan parte hartuko duten pilotariak.

Asteburu honetan hasiko da txapelketa seinen, kimuen eta haurren kategorietako partidekin. Ostiralean eta larunbatean Goizuetan, larunbatean Lekunberrin eta igandean Leitzan jokatuko dituzte partidak. Martxoan, kadeteak, gazteak eta seniorrak hasiko dira.

Ondorengo partidak jokatuko dituzte asteburuan: 

Otsailak 4, ostirala, 17:30ean Goizuetan: 

Haurrak 2. maila:

  • Eizagirre eta Lujanbio (Larraun-Umore Ona) - Martinez eta Sagardui (Aurrera-Umore Ona)

Otsailak 5, larunbata, 11:00etan Goizuetan: 

Kimuak 2. maila:

  • Lekuona eta Sagardui (Larraun- Umore Ona) - Legarreta eta Alsua (Umore Ona) 

Otsailak 5, larunbata, 10:00etan Lekunberrin:

Kimuak 2. maila:

  •  Jaka eta Sotil (Larraun-Araxes) - Iturrino eta Dorronsoro (Aurrera)

Haurrak 3. maila:

  • Hernandorena eta Goñi (Larraun)- Lekuona eta Etxepare (Larraun)

Haurrak 2. maila:

  • Sotil eta Larreta (Larraun)- Iriarte eta Ijurko (Larraun)

Nagusiak Nafar Kopa: 

  • Goikoetxea eta Zabaleta (Aurrera)- Galarza eta Lazkoz (Larraun)

Otsailak 6, igandea, 17:00etan Leitzan: 

Neskak:

  • Barberia eta Mariezkurrena (Aurrera) - Buldain eta Lekuona (Aurrera)
  • Buldain eta Olaetxea (Aurrera)- Baraibar eta Rekondo (Aurrera) 

Seinak: 

  • Ezeiza eta Tolosa (Araxes)- Alkorta eta Andiarena (Aurrera)

Kimuak 3. maila: 

  • Imaz eta Zabaleta (Aurrera) - Bengoetxea eta Gereño (Aurrera)
  • Gereño eta Lekuona (Aurrera)- Azpiroz eta Lekuona (Aurrera) 

Haurrak 3. maila: 

  • Imaz eta Iturbe (Aurrera)- Otermin eta Buldain (Aurrera-Araxes)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun