Berdintasun ikastaroa hasi dute Leitzaldean administrazioetako langileek

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 3a, 18:00

Emakume eta gizonen arteko berdintasunaren inguruko oinarrizko ezagutzak barneratzea du helburu trebakuntzak

Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko administrazioarentzako lan egiten duten langileei zuzendutako ikastaroa hasi zuten atzo Idoia Lekue Peñaren eskutik. Trebakuntzaren helburu orokorra «emakume eta gizonen arteko berdintasunaren inguruko oinarrizko ezagutzak barneratu eta berdintasunaren inguruan sentsibilizatzea» da. «Ezberdinkeriak mantentzeko mekanismoak aztertu» eta «berdintasuna lortzeko hainbat estrategia» barneratuko dituzte, genero ikuspegia «administrazioaren arlo guztietan txertatzeko asmoz».

Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu du ikastaroa, Berdintasun Programaren barnean. 14 langilek parte hartuko dute eta lau saio eginen dituzte guztira otsailean, bakoitza bi orduko iraupenarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun