Joan den urtean baino «lasaiago» hasi da Euskal Herria Mendi Erronkan parte hartzeko izen-ematea

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 2a, 15:00

Apirilaren 4ean egingo dute lasterketa Leitzan.

Atzo ireki zuten ekainaren 4an Leitzan eginen den Euskal Herria Mendi Erronkan izena emateko epea, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez «beste urteekin alderatuta, lasaiagoa» izan da aurreneko eguna.

«Erreleboen lasterketan ia-ia bete da, bost bikote falta dira», adierazi dute. 67 kilometroko lasterketarako izen-ematea, ordea, «motel samar» joan da: «Atzo 400 dortsal saldu ziren».

Oraindik norbaitek apuntatu nahi badu, izen-ematea bi orri hauetan egin dezake: www.ehmendierronka.eus edo www.kronoak.com. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun