Hitzaldia otsailaren 10ean izanen da, Goizuetako Udaletxeko ganbaran, 17:00etatik 19:00etara. 3 eta 14 urte bitarteko haurren gurasoentzako da eta Arremanitz kooperatibako kideek emanen dute.
Aurreratu dutenez, parte-hartzea errazteko asmoz, zaintza zerbitzua antolatu dute. Bai zaintza zerbitzua erabiltzeko, baita hitzaldian parte hartzeko ere, otsailaren 8an bukatuko da izena emateko epea. Gizarte Zerbitzuen bulegora deitu (948 51 08 40) edo guraso elkarteko helbidera idatzi (g.elkartea@hotmail.com) behar da horretarako.