Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketako hogeita bigarren edizioko laugarren eta hondarreko sailkapen jardunaldia izan dute ilbeltzaren 29an Leitzako Amazabal pilotalekuan. Jon Rekondo leitzarrak ez zuen herritarren aurrean parte hartzerik izan eta beraz, Eneko Saralegik Txomin Amundarainekin eta Mikel Larrañagak Andoni Iruretagoiena Izeta VI.arekin egin zuten bikote. Denera hamaika enbor moztu beharko dituzte, sei modalitatetan eta segundo bakarreko aldea izan zen bien artean. 18 minutu eta 56 segundo behar izan zituzten Saralegi-Amundarainek eta 18 minutu eta 57 segundo Larrañaga-Izeta VI.ak,
Harri-jasotzaileak ere
Harri-jasotzen, Zortzi Arroako Hiru Harri txapelketan Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a aritu zen ehun kiloko hiru harrirekin, zilindro zaharra, kubikoa eta borobila, bina minutuko txandetan. Denera 55 jasoaldi egin zituen.
Emakumezkoen harri-jasotze txapelketako gazte mailan, Ane Zinkunegi aritu zen 50 kiloko hiru harrirekin eta 39 jasoaldi egin zituen.