Enpresa hitzarmena berritzeko negoziazioen blokeoa salatu du LABek eta ELAk osatzen duten enpresa batzordeak. Hain zuzen, blokeo egoera hori gainditzeko deitu dute bost eguneko greba: urtarrilaren 30ean eta otsailaren 2an, 5ean, 8an eta 12an. Txanda guztiei eraginen die.
Aipatu behar da langileen aldetik % 93ko babesa izan zuela greba deialdiaren batzarrak. 350 bat langilek izan zuten bozketan parte hartzeko aukera eta grebaren aldeko 262 boto izan ziren, kontra 18, 6 zuri eta baliogabe bat.