Odola emateko aukera izanen dute astelehen arratsaldean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 29a, 08:00

Nafarroako Odol Emaileen Elkartearen autohemotekak edo unitate mugikorrak Goizuetan eginen du geldialdia etzi, urtarrilaren 31n. 17:30etik 20:30era odol emaileei mediku kontsultategian eginen diete harrera eta odol ematea plazan egin beharko da. Beti bezala, hitzordua hartua dutenek ematen ahalko dute odola.

Hitzordua eskatzeko 848 42 05 73 telefonora deitu edo ADONAren webgunean sartu behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun