Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketako jardunaldia izanen dute larunbatean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 27a, 08:00

Jon Rekondo herritarren aurrean ariko da larunbat eguerdian.

Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketako hogeita bigarren edizioko laugarren eta hondarreko sailkapen jardunaldia izanen dute ilbeltzaren 29an, larunbat eguerdian, Leitzako Amazabal pilotalekuan. Jon Rekondo leitzarrak Ibai Soroarekin eginen du bikote, Eneko Saralegik Txomin Amundarainekin eta Mikel Larrañagak Andoni Iruretagoieina Izeta VI.arekin.

Denera hamaika enbor moztu beharko dituzte, sei modalitatetan.

Harri-jasotzaileak ere

Harri-jasotzen, Zortzi Arroako Hiru Harri txapelketan Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a ariko da ehun kiloko hiru harrirekin, zilindro zaharra, kubikoa eta borobila, bina minutuko txandetan.

Emakumezkoen harri-jasotze txapelketako gazte mailan, Ane Zinkunegi ariko da 50 kiloko hiru harrirekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun