Eskaseko atezaindegian (Oiartzun) egin dute zita 9:15etan, eta handik Artikutza auzora autoz joanen dira. Behin Artikutza auzora iritsita, bertatik abiatu eta Enobietako presa zeharkatuko dute. Inguruan eman diren aldaketen berri emanen dute bertan: presaren eraikitzea, egindako landaketak, basoaren berreskuratzea inguruko bioaniztasuna...
Auzora bueltatu baino lehenago lehen urtegiaren urez estalitako ingurura sartuko dira inguru berri honetaz zein espezie baliatzen diren ikusteko. Enobietako Urtegiaren egoera ikusita auzora bueltatuko dira eta auzoan ibaiko uren analisia egingo dute: pH-a, Oxigeno kantitatea, sulfatoak... Denera sei kilometro eginen dituzte oinez, 100 metroko desnibelarekin.