Azken ikastaroek izandako arrakastaren ondotik, berriz ere patinaje ikastaroa antolatu du KirolMank kirol mankomunitateak Areson. Maila guztietako haurrek zein helduek parte hartzen ahalko dute.
Lehenbiziko jardunaldian parte hartzeko otsailaren 2ko 14:00ak baino lehen eman beharko dute izena. Interesatuek kirolmankomunitatea@gmail.com helbidera idatzi beharko dute inskripzio-orria eskatzeko. Saio bakoitza ordaindu beharko da, sei euro eta erdi haurrentzako eta hamar euro helduentzako.
Eguraldi txarra bada bertan behera geldituko da jardunaldia.