Neguko Olinpiar Jokoetan lehiatuko da Adur Etxezarreta aresoarra

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 24a, 20:00

Otsailaren 4an hasi eta hilaren 20ra bitarte jokatuko dira Pekinen XXIV. Neguko Olinpiar Jokoak. Adur Etxezarrreta  eskiatzaile aresoarra bi probatan lehiatuko da: jaitsiera proban otsailaren 6an eta Super G-8 proban otsailaren 8an. 

Sare sozialetan zabaldutako mezu baten bidez jakinarazi du Etxezarretak Neguko Olinpiar Jokoetan parte hartuko duela: «Sakrifizio eta lan askoren ondoren, oso gustura datorren joko olinpikoetan egongo naizela iragartzeaz. Mila esker egunero ondoan egon eta hobea izaten lagundu didazuenei, zuek gabe ez litzateke posible izango. Beste helburu bat beteta betetzeko geratzen diren askoren artean. Orain lanean jarraitzera». 

Ibilbide ederra osatzen ari da Etxezarreta. Berriki, urtarrilaren 14an Europako Kopako jaitsiera proban bigarren postua eskuratu zuen. Aurreko denboraldian, aldiz, munduko kopako hiru probetan parte hartu zuen eta Italiako Cortina d’Ampezzon jokatutako munduko txapelketan ere izan zen. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun