Mendialdeko Mankomunitateak zaborra kanpoan botatzea debekatuta dagoela oroitarazi du, eta 35/2002 Legearen 112. artikuluaren arabera, 6.000 eta 60.000 euro arteko isuna izan dezakeela, beraz, herritarrei erantzukizunez jokatzea eskatu diete.
Honez gain, edukiontzien inguruan ibilgailuak aparkatuak agertu direla adierazi dute, «herritarrei edukiontzien erabilera eta langileei zaborren bilketa-lana oztopatuz». Horregatik, «autoak bertan ez uztea eta guztion eskubideak errespetatzea» eskatu dute.