Aurtengo Mendialdeko azoka ibiltariaren datak jakinarazi ditu Cederna Garalurrek

Apirilaren 24an Araitzen hasiko du ibilbidea eta zortzi herri gehiagotan ibiliko da 2022an

Hauek dira Mendialdeko azoka ibiltariak aurten eginen dituen geldialdiak:

  • Apirilaren 24an Araitzen
  • Maiatzaren 8an Lekunberrin
  • Maiatzaren 15ean Larraunen
  • Ekainaren 5ean Goizuetan
  • Ekainaren 19an Leitzan
  • Uztailaren 3an Imotzen
  • Uztailaren 24an Basaburuan
  • Abuztuaren 14an Areson
  • Irailaren 4an Atetzen

Aurrerago emanen dituzte ezagutzera azoka bakoitzaren leku zehatzak eta egitarauak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun