Parte hartzaileek bi modalitate izanen dituzte aukeran: bakarka eta erreleboka. Bakarkako 700 dortsal izanen dira eskuragarri, eta errelebokako lasterketarako bikotekako 50 dortsal.
Errelebokako modalitatea aukeratzen dutenen kasuan, gutxienez, bikotea osatzen duen bat emakumea izan beharko da, hau da, emakume-emakume edo emakume-gizonezko bikoteak osatu ahal izango dira. Ez da onartuko inolaz ere gizonezko-gizonezko konbinaketa. Erronkaren lehen zatia bikoteko partaide batek egingo du eta bigarren erdia beste partaideak.
Pandemia tarteko, 2020ko eta 2021eko lasterketak bertan behera utzi ondoren, antolatzaileak «ilusioz eta indarrez» itzuli dira, «ofizialtasuna, euskara, mendizaletasuna eta auzolana uztartzen dituen ultra traila antolatzeko»