Leitzako udal zerbitzuetako bulegoak eta Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea itxita egonen dira astelehenean

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 21a, 12:00

Leitzako Udaletik jakinarazi dutenez, astelehenean, ilbeltzaren 24an, Leitzako udal zerbitzuetako bulegoak eta Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea itxita egonen dira. Inauteririk ez bada ere inauterietako besta egun ofiziala delako egonen da itxita. 

Osasun etxea ere itxita egonen da, eta edozein kontu dela ere, 112ra deitu beharko dute leitzarrek eta inguruko herrietakoek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun