'Laika, beldar ausarta' kamishibai ipuina aurkeztuko dute ilbeltzaren 21ean Leitzako liburutegian 17:30etik 18:30era. Inposizio sozialekin apurtzen duen beldar baten istorioa kontatuko dute, 4 eta 9 urte bitarteko haurrei zuzendua. Ondoren, haurrek haien tximeleta txotxongiloa sortzeko tailerra izanen dute. Edukiera mugatua izanen du ekitaldiak.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!