'Emakumeak fabrikatzen' dokumentala proiektatuko dute bihar Leitzako liburutegian

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 18a, 16:00

Setem GKEak antolatutako Indarkeriarik kontsumitzen al dugu? erakusketaren baitan eginen dute bideo-foruma

Emakumeenganako indarkeriaren inguruko erakusketa antolatu du Setem erakundeak Leitzako liburutegian urtarrilaren 21era arte eta horrekin batera bideo-foruma eginen dute bihar 17:30etik 19:30era. Dokumentala proiektatu eta hausnarketa saioa izanen dute ondoren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun