Txapelketaren ondoren, denak mahaiaren bueltan ping-pongen aritu ziren: pilotari bakoitzak behin eman eta bueltaka, huts egiten zuena kanporatuz. Azkenean bi gelditu eta azken biek partida jokatu ondoren irabazlea atera arte ibili ziren. Pintxo-potea ere egin zuten eta ohitura horri «hilean behin» eusteko asmoa dute Atekabeltz gaztetxean. Gehiago ere bai: «ping-pongaz gain, hainbat txapelketa antolatuko ditugu».
Bestetik, gaztetxeko ateak irekita daudela gogoratu nahi izan dute: «astean zehar bertaratu nahi duenak, arratsalde hotz bat bero pasatzeko, ping-pongen ibiltzeko... asanbladako kideren bati edo Instagrametik idatz dezake, eta gaztetxea ireki dezakegu. Izan ere, herriko gazte guztien topaleku izatea nahi izan dugu beti».