Tuterako hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea eginen dute bihar arratsaldean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 13a, 11:30

Astelehen goizean 38 urteko Sara Pina Ieregiren gorpua aurkitu zuten Tuteran. Hipotesi nagusiaren arabera, senarrak nabalaz hil zuen eta haren bila ibili ondotik, astearte arratsaldean atzeman zuten jendarmeek, Bordeletik 65 kilometro iparraldera. Geroztik preso dago. Hori izan da aurten Euskal Herrian indarkeria matxistak erail duen lehenbiziko emakumea. Hori salatzeko bilduko dira ostiral arratsaldean Leitzako Lopeneko birilbilgunean. 

Eraso sexistarik ez! Autodefentsa feminista! lelopean Lopeneko biribilgunean 19:00etan bilduko dira. Euskal Herriko Emakumeok Mundu Martxak egin du deialdia. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun