Hilaren 15ean eta 16an zinema proiekzioa izanen dute Leitzako Herri aretoan. Bi pase eginen dituzte egun bakoitzean; 16:30ean, La familia Addams II ikusteko aukera izanen da 4,5 euroren truke. 19:00etan The french dispatch filma proiektatuko dute, 12 urtetik gorakoentzat eta 5,5 eurorengatik. Sarrerak leihatilan erosi ahal izanen dira 45 minutu aurretik.