Urriaren 4an hasi eta apirilaren 29ra arte erakusketa ibiltaria antolatu du Setem erakundeak Arropa Garbien kanpainako jardueren barruan. Nafarroako hainbat liburutegitan ibili ondoren, Leitzara ailegatu zen atzo eta bertako liburutegian izanen da hilaren 21era arte.
Myriam Cameros artista nafarraren panelak eta Setem elkartearen gogoetak biltzen ditu erakusketak, «arazo estruktural eta sistematikoa izan arren, normalean ikusezin eta normalizaturik dauden kontsumoa eta indarkeria matxistaren arteko harremanak» ezagutzeko. Honez gain, ilbeltzaren 19an 17:30ean 'Emakumeak fabrikatzen' bideo-foruma izanen da eta 21ean haurrentzako 'Laika, beldar ausarta' kamishibai antzerkia eta tailerra eginen dute.