'Gure faunari eta florari begira' liburua aurkeztuko dute ostiralean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 11a, 11:00

Iñaki Sanz-Azkue eta Eñaut Agirre Urumea bailarako faunari buruz arituko dira.

Abenduan bertan behera gelditu bazen ere, liburuaren aurkezpenak badu data berria. Urtarrilaren 14an, 18:30ean, Goizuetako udaletxeko ganbaran izanen dira Iñaki Sanz-Azkue eta Eñaut Agirre Goia hernaniarrak. Herriko Kultur Taldeak eta Euskara Zerbitzuak antolatua, euskal gizarteak naturarekin izan duen harremanak utzitako ahozko ondarea izanen dute hizpide; kondairak, ezagutza, sinesmenak, ipuinak, kultura…

Honi buruz informazio gehiago nahi duenarentzat, eskuragarri jarri dute Dobera Euskara Elkartearen helbidea, dobera@dobera.eus, eta telefono zenbakiak: 943 33 27 99 eta 662 40 66 92.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun