'Plateraren ertzak' hitzaldia ostegun eta ostiralean Goizuetan eta Leitzan

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 11a, 09:00

Izena emateko epea asteazkenera arte zabalik egonen da

Elikadura osasungarri eta jasangarriari buruz arituko da Eneritz Mujika dietista-nutrizionista Kikilisaldak antolatutako hitzaldian. Bertako, garaiko eta kalitatezko produktuak izanen ditu hizpide eta saioa amaitzeko bertako produktuen dastaketa izanen dute. Bi aldiz eginen dute hitzaldia; ilbeltzaren 13an Goizuetan eta 14an Leitzan. Eskolako jangelan eginen dituzte biak, 16:45etik 18:00etara.

Izena emateko epea ilbeltzaren 12an 13:00etan itxiko da. Interesatuek eskoletatik bideratutako galdetegien bidez eman dezakete izena edo Anikote kiroldegira deituz, 948 510 719 telefono zenbakira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun